BILBAO BIZKAIA CARD Bilbo eta Bizkaiko txartel turistiko ofiziala da; beraz, administrazio publikoak eskaintzen duen bermea du
Bilbao Bizkaia Card aukerarik onena da Bilbotik eta Bizkaiko gainerako lekuetatik mugitzeko. Garraio publiko gehiena mugarik gabe eta dohainik erabiltzeaz gain, bisita turistikoak, deskontuak eta beste abantaila asko lor daitezke.
Zer txartel mota daude?
BILBAO BIZKAIA CARDak hiru formatu ditu: 24, 48 eta 72 ordu. Horiek guztiek doako garraioa eskaintzen dute atxikitako garraiobideetan, eta baita deskontuak eta beste abantaila batzuk ere beraren baliozkotasun-aldian. Txartelen erabilera pertsonala eta transferiezina da.
- 24 ordu – 10€
- 48 ordu – 15€
- 72 ordu – 20€
Non eros dezaket txartela?
Zure Bilbao Bizkaia Card txartela eros dezakezu Bilbao Turismoren Bulegoetan.
Nola bidaiatu zure Bilbao Bizkaia Cardarekin?
Txartela atxikitako edozein garraiobidetan aktibatzen da. Une horretatik aurrera, dohainik eta mugarik gabe bidaiatu ahal izango duzu zure Bilbao Bizkaia Cardaren indarraldiak dirauen bitartean: 24 ordu, 48 ordu edo 72 ordu.
Bulegoen helbideak eta publikoarentzako arretarako ordutegiak honako hauek dira:
Plaza Biribila, 1
48001 Bilbo
Tel: 944 795 760
Goi denboraldia (aste Santutik irailaren erdialdera arte eta zubiak)
Astelehenetik igandera: 9:00etatik 19:30etara
Behe Denboraldia
Astelehenetik igandera: 9:00etatik 17:30etara
Irekita urteko egun guztietan
Alameda Mazarredo, 66 (Guggenheim)
48009 Bilbo
Goi denboraldia (aste Santutik irailaren erdialdera arte eta zubiak)
Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 19:00etara
Igandea 10:00etatik 15:00etara
Behe Denboraldia
Astelehenetik larunbatera: 11:00etatik 19:00etara
Igandea 11:00etatik 15:00etara