Lege oharra
Ongi etorri BILBAOTURISMOCARD-en web orrialdera.
BILBAO EKINTZA EPEL Navarra 5, 48001 Bilbo.
IFK: Q 48 00731 D Q 48 00731 D
Web orrialde honen xedea erabiltzaileei BILBAO TURISMO CARD-en zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Arren eskatzen dizugu jarraian datorren informazioa adi irakurtzea web orrialde hau erabili aurretik, honen erabilera hurrengo baldintza hauen araberakoa delako:
LEHENENGOA.- Kontrakorik adierazi ezean, web orrialde honetako eduki osoa, hau da, testuak, irudiak, soinua, agiritegiak, markak, logotipoak, kolore konbinazioa edo beste edozein elementu, horien egitura eta diseinua, bertan sartutako materialen aukeraketa eta aurkezpen modua eta hori guztia eskuratu eta erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak babestuta daude jabetza industrial eta intelektualaren eskubideengatik. Eskubide horien titularra BILBAO EKINTZA EPEL da.
BIGARRENA.- Bereziki, baina aurreko paragrafoan erabiltzailearen betebeharrei dagokienez adierazitakoaren kaltetan izan gabe, debekatuta geratzen da jendearen eskura web orrialde honen bitartez jarritakoaren kopiak egitea, erabiltzailearen erabilera pribaturako bada salbu, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea edota beste edozein modutara ustiatzea, beste edozein prozedura erabilita eta osorik zein zati batean. Gauza bera aplikatzen zaie diseinuari eta aukeraketari eta bertan jasotako materialen aurkezpen moduari.
HIRUGARRENA.- Halaber, debekatuta geratzen da web orrialde honen funtzionamendurako, bertan sartzeko eta hau erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak zatitzea, banatzea, azpi lizentzia sortzea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo bertatik eratorritako lanak egitea. Gauza bera aplikatuko da bertan jasotako zerbitzuen kasuan, osorik nahiz zati batean, aurreko paragrafoko ustiapen egintzak egitearen kasuan. Web orrialdearen erabiltzaileak, edonola ere, bertan instalaturik egon daitekeen edozein babes mekanismo edo segurtasun sistema kendu, eraldatu, saihestu edo manipulatzea saihestu beharko du.
LAUGARRENA.- www.bilbaobizkaicard.com helbidea ezin da BILBAO EKINTZA EPEL-renak ez diren beste produktu edo zerbitzu batzuetarako erabili, eta, inolaz ere, ezingo da erabiltzaileen artean nahasmendua sortu edo BILBAO EKINTZA EPEL-ren ospe galera eragin.
BOSGARRENA.- BILBAO EKINTZA EPEL-ek ez du bermatzen bere web orrialdea etengabe funtzionatzen arituko denik edo funtzionamendua akatsik gabekoa izango denik, eta beretzat gordetzen du bere orrialdeetara aldi batez eta aldez aurretik oharrik jarri gabe iristeko eskubidea, eta arrazoia mantentze-lanak egitea, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak, eta abar egitea izan daiteke, nahiz eta bere esku dagoena egingo duen horiek saihesteko eta konpontzeko edo ahalik eta epe laburrenean eguneratzeko. Halaber, BILBAO EKINTZA EPEL-ek ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen bere sistema informatikoan eraldaketak eragin ditzakeen birus informatikorik egongo ez denik hirugarren batzuek web orrialdearen bitartez emaniko zerbitzuetan.
SEIGARRENA.- BILBAO EKINTZA EPEL-ek ez du bere gain hartzen web orrialde honen erabileratik erator daitezkeen kalteak edo hondamen zuzenak edo zeharkakoak, sistema informatikoei eta birusen sarrerak eragindako kaltea barne. BILBAO EKINTZA EPEL-ek ez du bere gain hartzen konexiotik, edukietatik edo Web orrialdean zerrendaturiko esteketatik eratorritako inolako erantzukizunik.
ZAZPIGARRENA.- BILBAO EKINTZA EPEL-ek beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazpena egiteko beharrik izan gabe bere web orrialdean edo haren konfigurazio edo aurkezpenean jasotako informazioa aldarazi edo eguneratzeko eskumena.
ZORTZIGARRENA.- Web orrialde honetan eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek hainbat datu pertsonal eman beharko dizkiote BILBAO EKINTZA EPEL-i. Hori dela eta, BILBAO EKINTZA EPEL-ek datu horien konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 L.O.an ezarritakoa aplikatuz. Halaber, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritakora egokitzeko konpromisoa hartzen du, merkataritzako komunikazioak bidaltzeari dagokionez. (Ikusi datuen babeserako klausula).
BEDERATZIGARRENA.- Erabiltzailea jabetzen da eta bere borondatez onartzen du web orrialderako sarbidea nahiz bertan jasotako edozein eduki eskuratzea bere erantzukizun bakarraren pean egiten dela, eta legeekin bat datorren moduan, trafikoaren erabileren eta adierazitako baldintza hauen arabera erabat erabiltzeko betebeharra hartzen du. Ondorioz, BILBAO EKINTZA EPEL-ren aurrean edo hirugarren batzuen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzetik eratorritako edozein kalte edo eragozpenarengatik.