Gorka Izagirre Upeltegia

Gorka Izagirre proiektuan Bizkaian txakolina berreskuratzeko egiten dugu lan. Proiektua Larrabetzun dago kokatuta, eta Azurmendi jatetxearekin (***Michelin) eta Eneko jatetxearekin (*Michelin) osatzen dugun sare enogastronomikoaren beste pieza bat gara. Bertako Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zerratia barietateen 42 hektarea lantzen ditugu, 9 udalerritan sakabanatutako 14 mahasti txikitan. Mahastiak maldetan daude kokatuta, hain zuzen ere %30 baino gehiagoko desnibela daukaten maldetan. Lurzati bakoitza modu independentean lantzen eta prestatzen da upeltegian; horri esker, lur eremuko ardoak lan zainduarekin prestatzen ditugu, bakoitzerako modu bereizian lan eginez. Horrela, mundu mailako merkatuan esklusiboak diren ardoak sortzea lortzen dugu, bakarrak eta desberdinak, zuri freskoak eta fruta gustukoa, baita bitxikeriak ere, esaterako gure inguruan bakarra den mahats bilketa berantiarra.

TOP PRODUKTUA: Gorka Izagirre txakolina. G22 txakolina. 42 txakolina by Eneko Atxa. Ama txakolina. Arima txakolina. Upeltegira bisita egitea, eta bi txakolin dastatzea.

OHARRAK: Azurmendi edo Eneko jatetxeek eskainitako edo jatetxe horiei lotutako artikuluek ez dute deskonturik izango gure dendan saltzerakoan.

%10eko deskontua upeltegietara egindako bisitetan edo txakolin botilak erosterakoan

Legina auzoa s/n, 48195 Larrabetzu, Bizkaia
+34 946 742 706 / 944 55 88 66
www.gorkaizagirre.com
Kontsultatu webgunean ordutegia

Gora itzuli