[smartslider3 slider=21]
Bilbao Bizkaia Carda erabiltzea modurik adimentsuena da Bilbotik eta lurraldeko gainerako lekuetatik mugitzeko, bertoko erakargune turistiko guztiak ezagutzeko. Haren erabilerak ahalbidetuko dizu aurrezpen mardulak lortzea garraio publikoa mugarik gabe erabiltzean. Gainera, gure bazkideen eskaintzei esker, sustapen esklusiboak lortu ahal izango dituzu.
Garraio publikoa dohainik erabiltzea
Bilbotik eta Bizkaiko gainerako lekuetatik mugitzea ez da inoiz ere errazagoa izan. Bilbao Bizkaia Carda edozein garraio-saretan aktibatu ondoren, dohainik bidaiatu ahal izango duzu 24, 48 edo 72 orduz, erosten duzun txartelaren arabera.
BBCarda garraiobide hauetan erabil daiteke, lurraldeko baliabide turistiko guztiak eskura izateko:
- Trenbideak: Metroa, Tranbia, Euskotren Bizkaian barrena ibiliz.
- Autobusak: Hiri artekoak (Bizkaibus), Bilboko hiriko autobusak (Bilbous).
- Kablea: Artxandako Funikularra, Larreinetako Funikularra.
Bidaia egin aurretik ezinbestekoa da txartela balioztatze-makinetan balioztatzea (bestela isuna jasoko da), modu honetan:
- Metro Bilbao: Txartela bidaiaren hasieran eta amaieran balioztatzen da.
- Bizkaibus: Txartela autobusean balioztatzen da, bidaiaren hasieran eta amaieran.
- Bilbobus: Txartela autobusean balioztatzen da, bidaiaren hasieran.
- Tranbia eta Funikularra: Txartela nasan balioztatzen da, bidaiaren hasieran.
Doako bisita gidatuak
Bilbao Bizkaia Cardari esker, Bilbao Turismok antolatzen dituen bisita gidatuak doakoak dira. Ezagutu itzazu Zazpikaleak eta Zabalgunea-Abandoibarra eremua, hau da, bizkaitar hiriburuko bi eremu enblematiko, gidari profesionalen eskutik. Bisita gidatuetarako apunta zaitezke Bilbao Turismoren bulegoetan, zure BBCarda jasotzen duzun egunean.
Larunbatetan, Igandeetan eta jaiegunetan. Kontsulta itzazu Aste Santuko, udako eta zubietako ordutegi bereziak. Leku mugatuak. Erreserba aurretiaz egin behar da.
Informazio Gehiago: https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/oinezko-bisita-gidatuak
– Bilbao:
Zazpikaleak (Hirigune historikoa)
Ibilbide interesgarri bat Erdi Aroko Bilbo ezagutzeko: bere harrizko kale, kantoi, plaza eta bazter xarmangarriak, Hiribildua hazten lagundu zuen merkataritza- eta portu-jardun trinkoaren lekukoak. Haren harresiak, Santiago katedral gotikoa, Plaza Barria, San Anton eliza enblematikoa eta beraren oinarrian dauden aurri zahar-zaharrak, edo Erriberako azokako giro bizi eta jendetsua. Leku horiek guztiek 500 urtetik gorako historia gordetzen dute, eta itxuraz denborarekin aldatzen ez den hiri-bizitasun nabaria ere bai. Zazpikaleak, gainera, merkataritza-eremu handia dira: 240.000 metro karratu kalean bertan, ehunaka saltoki, taberna eta jatetxerekin.
Bilbao Turismok eskaintzen dituen oinezko bisita gidatuak webgunean erreserbatu ditzakezu.
Zabalgunea-Abandoibarra
Bisitak Bilboko hirigintza-garapena eta beraren arkitektura erakusten ditu, XIX. mendetik orain arte. Tradizioa eta abangoardia nonahi erakusten dituen hiri baten bihotz taupakarira zuzendutako begirada bat. Zabalgune eta Abandoibarratik paseatzea Bilboko sen ekintzailea eta beraren eraldaketa deskubritzea da. Paseo honek bidea ematen du arkitektura katalogo mardul batez gozatzea, egile hauen obrekin: Frank Gehry (Guggenheim Museoa), Arata Isozaki, Norman Foster, Cesar Pelli… eta aire zabaleko arte-galeria handi batez ere, Txillida, Koons, Kapoor, Bourgeois eta beste batzuen artelanekin…
Bilbao Tursimok eskaintzen dituen oinezko bisita gidatuak webgunean erreserbatu ditzakezu.
– Getxo:
Antzeztutako bisita gidatuak
Getxoko turismo bulegoak zure eskura jartzen ditu honako bisita gidatu (antzeztutakoak) hauek gure udalerria ezagut dezazun eta egun zoragarria pasa dezazun. Erreserba egin dezakezu klik eginez esperientzia bakoitzari buruzko azalpenean txertatu ditugun lotura hauetan.
Informazio gehiago, Getxoko Turismo webgunean.
Areetako sustraietatik
Antzeztutako bisita gidatu honetan deskubrituko dugu nola pasatu zen Areeta padura bat izatetik burgesiarentzako udaldirako tokia izatera.
www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-lasarenas
Portu Zaharra bere sustraietatik
Bisita harrigarri eta dibertigarri honetan, kale estu eta aldapatsuen artean, Portu Zahar berezi honek ezkutatzen dituen alderdi bitxiak eta ohiturak ezagutuko ditugu.
www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/visita-teatralizada-puerto
BISITA GIDATUA PUNTA BEGOÑAKO GALERIETARA
Galeria handi hauek kostaldeko geografia ezaugarrietara egokituta daude eta Ricardo Bastidak eraikiarazi zituen, 1919an. Zutabedunak dira eta terraza balaustradadun batek estalita daude. Horacio Echevarrieta enpresaburu ezagunaren aginduz egin zituzten, eta beren eginkizun nagusia zen labarrari eustea eta hartatik babesteko hormari jarraipena eta azkena ematea. Atxekolandetako orubeak hantxe ezarrita daude eta bertan zegoen Echevarrieta familiaren jauregia. Gregorio Ibarreche arkitektoak diseinatu zuen estilo ingeleseko etxandi hori 1910ean, eta egun desagertuta dago.
Horrez gain, proiekzio txiki bat izango duzu, berreskuratzean jarraituko dugun garrantzia emateko plana testuinguruan jartzen duena. Gainera, galerietan zehar ibiltzeko aukera izango duzu.
Informazio gehiago, Getxoko Turismo webgunean.
– Santurtzi:
‘Agurtza’ arrantza interpretazio zentroa
Bilbao Bizkaia Card txartelari esker, arrantza tradizionalerako erabiltzen den zurezko ontzi bat doan bisitatzeko aukera izango duzu. Dagoeneko gutxi dira gure kostaldean gelditzen diren mota honetako ontziak, eta gure ondarearen parte dira.
Gure kostaldean geratzen diren eta gure ondarearen parte diren arrantza tradizionaleko egurrezko azken ontzietako bat da ‘Agurtza’. Deskubritu gure arrantzaleen mundua gure ondareko bitxi honetan sartuz, Santurtziko dartsenan aspaldi ugari ikusten ziren ontzien ale ezin ikusgarriagoa da-eta. Bisitaldi gidatuetan, arrantzaleen bizimodua ezagutuko dugu, eta bai arrantza-aparailu desberdinak ere.
Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa ikusiz osa daiteke bisitaldi hau, Santurtziren eta itsasoaren arteko loturari dagozkion alderdi guztiak ezagutze aldera: lanbide-lotura, gizarte-lotura (ez da ahaztu behar itsas ondarearen zati handi bat pertsonei dagokiela), lotura kulturala eta ludikoa.
Erreserba ezazu zure tokia Visit Santurtzin.
FASTPASS: Museo nagusiak itxarote-ilararik gabe
Guggenhiem Bilbao Museoa eta Arte Eder Museoa Bizkaiko hiriburuak dituen bi museo-gune nagusiak dira. Nazioarteko aitortzarekin, erakargune garrantzitsu bilakatu dira turismorako. BBC-i esker, bi esparru horietara sar zaitezke, sarrera ordaintzeko ilara luzerik egin behar gabe.
Fastpass txartelari esker, denbora aurreztuko duzu eta guztiz hobeto aprobetxatu ahalko duzu eguna, lehentasuna izango baituzu sarrera erabiltzeko.
BBCardari atxikitako establezimendu eta enpresen gida esploratzera gonbidatzen zaitugu. Bilbo eta Bizkaiko txartel turistiko ofizialari atxikitakoek deskontu eta sustapen esklusiboak eskaintzen dizkizute. Zenbat eta gehiago erabiltzen duzun, orduan eta gehiago aurreztuko duzu. Webgunean bazkideen zerrenda aurkezten dizugu, jardueraren arabera sailkatuta: museoak, ikuskizunak, jatetxeak, aisialdirako lokalak…