[smartslider3 slider=33]
Bilbao Bizkaiak paisaia, tradizio eta modernitate nahaste sinestezina eskaintzen dio bisitariari. Barnealdeko haranak euskal kulturaren zinezko altxor dira; aldiz, Bilbo eta haren metropolia abangoardian daude arkitekturan, teknologian eta industrian.
Eta, jakina, hor dugu ere gastronomia. Bizkaitarrak harro egon daitezke sukalde kontuetan duten trebeziaz, hasi sukaldaritza tradizionaletik joera abangoardistetaraino, nahaste guztiz fin batean.
Bizkaian barrena ibiltzea urrats gutxitan iraganetik etorkizunera igarotzea da. Bilboko kaleetatik pasieran, hiriak azken hamarkadetan izan duen aldaketa izugarriaz ohartzen gara. Museoak eraldaketa horren lekuko izan dira: Guggenheim Museo entzutetsua, Bilboko Arte Ederren Museoa –Goya, Zurbaran edo Vasarelyren margolanak erakusten dituen estatuko pinakoteka garrantzitsuenetakoa–, Euskal Museoa, itsasmuseum Itsas Museoa, Arkeologiakoa, etab.
Abangoardiako Bilbo horren alter egoa Zazpi Kaleetako kalexka eta plazetan aurkituko dugu, bizitasun handiko dendekin eta “pintxo” bikainez beteriko tabernekin. Garai bateko eta gaur egungo hiria, bizitzeke dugun esperientzia ahaztezina.
Itsasadarrean behera, itsasorantz goazela, beste nortasun eta ezaugarri batzuk dituzten hiri paisaiak aurkituko ditugu: Santurtzi, marinel herria, edo Portugalete, aldameneko Getxorekin batera UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu duen Zubi Eseki (Bizkaiko Zubia) ikusgarriaren jabe dena.
Eta behin itsasertzera iritsita –edo itsasora, nork bere burua erosoen ikusten duen lekura–, unibertso oso bat dugu oraindik aurkitzeke.
Bilbao Bizkaiko kostaldeko herriak, horietako batzuk Hiribilduak, surfean aritzeko olatu perfektuak sortzen dituen itsaso bizi batek bustitzen ditu; Bakio bezalako herriak, herri txakolingileen artean nagusi izatearen ospea duena –ez alferrik, berriki inauguratu dute bertan Txakolingunea, Euskal Herritik kanpo parekorik ez duen ardo berezi baten Interpretazio Zentroa–; arrantzale portuak, hasi Bermeotik, bere Arrantzaleen Museo originalarekin, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroaraino; edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Madariaga Dorretxean Euskadiko Biodibertsitate Zentroa aterpetzen duena, …
Eta nola ahaztu barnealdeko txoko berezi eta ikusgarriak; hala nola Karrantza eta haran horretako Pozalaguako kobazulo sarituak; Balmaseda eta haren Erdi Aroko zubia, besteak beste, hemeretzigarren mendean sortutako La Encartada txapel fabrika bisitatzeko aukera ematen duena; Durango eta Elorrio, Argiñetako nekropoli bereziarekin eta irudi monumentalez beteriko Erdi Aroko hirigune historikoarekin; Gernika-Lumo, Juntetxearekin, Gerra Zibileko zorigaiztoko bonbardaketa gogora ekartzen digun Bakearen Museoarekin eta, nola ez, Euskal Herriaren askatasunaren betiereko sinboloa den Arbola Sakratuarekin; Gernikatik hurbil, Santimamiñe koba, Gizadiaren Ondare ere izendatua.
Bilbao Bizkaiaz eta haren eskaintza turistikoaz gozatzea inoiz baino errazagoa da orain, Bilbao Bizkaia Card esker. 25 leku interesgarri baino gehiago, arin eta era integratu batean begiztatzeko. Gainera, eragozpen txikiena ere izan ez dezazun, lurraldean jarduten duen garraio publiko guztia (RENFE eta FEVE inguruak eta Zubi Esekia izan ezik). Dena sistema bakar batean. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik Bizkaiaz blaitzeko. Bilbao Bizkaia, zugan pentsatzen beti.