BIZKAIBUS
Erosotasunari uko egin gabe, Bizkaia mendebalderaino joan ahal izango zara, Lanestosa herri bukolikoa ezagutzera; baita Bizkaiko ekialdeko kostaldera ere, Ondarroa arrantza-herriaz gozatzera; baina ez ahaztu Elantxobetik pasatzea. Urdaibain bertan dago, eta lehen pertsonan ezagutu ahalko duzu autobusentzako plataforma birakaria, erabateko ikuskizun bilakatu dena.