Agurtza arrantza interpretazio zentroa

Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana.

Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua.

Sarrera doan

Reina Victoria Kalea, 48980 Santurtzi, Bizkaia
+34 944 83 94 94
www.turismo.santurtzi.net/
Bisita gidatuak urte osoan.Asteburuetan, irailetik ekainera, 11:00, 12:30
Uztailetik abuztura eta Aste Santuan, astelehenetik igandera: 11:00, 12:30
Abenduaren 24a, 25a, 31 eta urtarrilaren 1a eta 6a itxita.

*Taldeentzako bisitak erreserbatu daitezke ezarritako ordutegitik kanpo​

Gora itzuli