GELATI GELATI

Veronan, “Romeo eta Julietaren hirian” jaiotakoak gara gu, Gino eta Diego Guglielmi. 2004. urtean gure lehen izozki-denda ireki genuen Santutxun, italiar tradizioari so eginda, baina euskal ukitu batekin, artisau-izozki onenak pasioz egiteko. Bertoko produktuaren defendatzaile sutsuak gara, ekologia eta naturari keinu eginaz. Inguruko hornitzaileekin lan egiten dugu. Azken urteetan, Gelati Gelati osatzen dugun lan taldea handitu dugu, Maruri-Jataben kokatutako landetxe-lantegi bat dugu gure artisau izozkiak, izozki ekologikoak eta txokolatezko produktuak berton prestatzen ditugularik. Gure helburua artisau izozki eta izozki ekologikoaren esparruan erreferente izatea da, kalitatea pieza funtsezkoena delarik.

4 artisau-izozkien dastatzea, izozkiaren mundurako sarrera labur batekin eta 5€-ren truke tamaina erdiko izozkia terrina edo barkilloan
Bilboko irabiatua (Bilbao frappé), artisau irabiatua Bilboko zaporeekin egina (gurinezko opila edo karolina…). Prezioa 3 euro

Kapelagile Kalea, 14, 48005 Bilbo, Bizkaia
+34 944 15 16 24

Lersundi Kalea, 19, 48009 Bilbo, Bizkaia
+34 946 07 55 05

Elordugoiti, Elorduigoitia Kalea, 3, 48100 Mungia, BI
www.gelatigelati.com
+34 946 85 21 55
Kontsultatu webgunean ordutegia

Ir arriba