“Orozkoko museoa” Orozkoko Museo Etnografikoa
Orozkoko Museo Etnografikoa jauregi barroko bat da, Legorburu jauregia; Zubiaur plazan dago, udaletxetik metro gutxira. Barrualdean eskualdeko bizitzaren inguruko elementuak, dokumentazioa eta testigantzak daude ikusgai, denboran zehar, elkarrekintza eta parte hartze proposamenen bitartez eta ikus-entzunezko baliabideak aplikatuz. Museoak hiru solairu ditu, eta solairu bakoitzean gai bat islatu da. Beheko solairuan eskualdeko aurkezpen orokorra jaso da, eta gelaren erdian maketa bat ere ikus daiteke. Lehen solairuak eskualdeko bizitza tradizionala du hizpide; bigarren solairua Gorbeiako goi eremuetako giza presentziari dago eskainita, eta artzainak, egurgileak eta ikazkinak dira protagonista. OHARRAK: Bisita gidatuak ogi egileei. Bisita gidatuak kanpoaldean zein barrualdean familia eta ikasleentzat.
Sarrera eta bisita gidatuak barrualdean doan urte osoan
Oderiaga Kalea, 2, 48410 Orozko, Bizkaia
+34 946 339 823
www.orozkomuseoa.eus
Asteartetik ostegunera, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara; ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; astelehenetan: itxita.
Ordutegi berezia: uztailean, abuztua eta Aste Santuan.
Astelehenetik igandera eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara