Santurtzi Itsasoa Museoa

Santurtziko itsas historiako eraikinik esanguratsuena da, Arrantzaleen Kofradia, bere aspaldiko distira guztia berreskuratu duena. ‘Santurtzi Itsasoa’ Interpretazio Zentroaren tematikak Santurtziren eta itsasoaren arteko loturari dagozkion alderdi guztiak erakusten ditu: lanbide-lotura, gizarte-lotura (ez da ahaztu behar itsas ondarearen zati handi bat pertsonei dagokiela), lotura kulturala eta ludikoa. Zentro honek publiko orori zuzendutako hainbat jarduera antolatzen ditu: bisitaldi gidatu antzeztuak, komentatutako dastatzeak, enkanteak, itsas tailerrak…  

Sarrera doan

Puerto Pesquero Kalea, 20, 48980 Santurtzi, Bizkaia
+34 94 483 94 94
www.turismo.santurtzi.net/
Irailetik ekainera: astelehenetik igandera:10:00etatik 15:00era.
Uztailetik abuztura eta Aste Santuan: astelehenetik igandera, 10:00etatik 19:00etara.
Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6n, itxita.

Gora itzuli